
Osagaiak
• 4 Goilarakada tipula txuri (fin-fin moztu).
• Goilarakada eta erdi zilantro moztuta.
• Txile piper pare bat edo jalapeño freskoak (fin-fin moztu).
• Goilara laurden bat baratzuri.
• Bi ahuakate handi, heldu eta bigun.
• Tomate ertain 1, oso heldua.
• Goilaratxo 1 edo 2 lima zuku.
• Goilara laurden bat gatz.
• Paketeko natxoak.
Pausoz pauso
- Bi goilarakada tipula eta zilantro goilarakada bat, txile piperrak eta baratzuria ontzi batean ondo nahastu.
- Ahuakateak luzean hartuta, erditik moztu. Erdiko hezurra kendutakoan, goilara baten laguntzaz mamia bereizi eta ontzi batean jarri.
- Txile piperrekin egindako nahasketa gehitu, eta pasadorearen laguntzaz, ahuakatea txikitu, tartean-tartean, koxkor txiki batzuk pasa gabe utziz.
- Tomatea ur irakinetan jarri 45 bat segunduz eta segiduan, iturriko ur hotzetan pasatu. Tomateari azala kendu, erdibitu eta erdiko haziak baztertu kontu handiz. Gero, zati txikitan moztu.
- Tomatea, limaren zukua, gatza, geratzen diren bi tipula goilarakadak eta goilara erdi zilantroa ahuakatearen nahasketari gehitu.
- Ondo nahastu guztia.
- Zerbitzean natxoekin ontzi batean atera.
No hay comentarios:
Publicar un comentario